Odisea 5: Messolonghi

Tokitan.tv-ren odisea greziarreko bosgarren pasarte honetan Messolonghi bisitatuko dugu, hain zuzen ere Lord Byron poeta ingelesa bizi eta hil zen hiria. Idazlea Greziako independentziaren alde borrokatu zen XIX. mendeko lehen erdian. Geure bidean hilerri militar bat topatuko dugu kasualitatez, belaontziaren kamainak erakutsiko dizkizuegu, eta bertako plater tipiko bat ere jango dugu: Korrokoia (edo lasuna) parrilan.

+ info

Click on closed caption for subtitles

geo_mashup_map

Odisea 4: Patras

Kapitulu honetan, Peloponesoa eta greziar penintsula lotzen dituen zubiaren azpitik igaroko da Tokitan.tv. 2.252 metroko zubi tirantedun honek Patrasko Golkoa zeharkatzen du Rio eta Antirion herriak batuz. Gisa honetako munduko zubirik luzeena da eta 2004. urtean amaitu zituzten eraikuntza lanak, Atenasko Olinpiar Jokoetarako.

+ info

Click on closed caption for subtitles

geo_mashup_map

Odisea 3: Kiato-Trizonia

“Odisea: Itsaso Joniarra belaontzian” bidaiko hirugarren kapituluan, Korintoko Kanalarekin batera Egeo Itsasoa atzean utzi eta Joniarrean barneratuko gara, Lefkadara bidean. Bi portu ezagutuko ditugu gaur. Kostaldeko Kiato herria, eta Trizonia uhartea. Azken honetan, “varkalas” izeneko itsasontzi greziar tradizionala nolakoa den ikusi ahal izango dugu.

+ info

Click on closed caption for subtitles

geo_mashup_map

Bidaiak

Txangoak

Zuen bideoak

Musika