“Amets basatiena. Everesteko Konkista”, National Geographic-en estreinaldia

National Geographic Society-ren tweet bati jarraiki iritsi naiz albisteraino. Antza denez, film dokumental bat ekoitzi eta estreinatu berri du, ustez Everestera igo eta handik gutxira bere magalean hil zen lehenengo pertsonaren inguruan: George Leigh Mallory.

Webgune benetan txukuna osatu dute filmaren berri emateko:Amets basatiena: Everesten Konkista. Bertan irakurri eta ikusi dudanagatik, lan interesgarria izan daitekeela iruditu zait.

Mallory-ren gorpua 75 urte beranduago, 1999. urtean, aurkitu zuen Conrad Anker mendizaleak, eta dirudienez horrek betiko markatu zuen. Pelikula honetan, nolabait esateko, errealitatea eta fikzioa etengabe nahasten dira. George Malloryk eta Sandy Irvinek 1924. urteko espedizioan erabili zituzten material eta teknikak baliatuz barneratu omen da Himalayan Conrad Anker eta Leo Houlding mendizaleek gidatutako espedizioa.

Filma 2007. urtean errodatu zuen Anthony Geffen zuzendari eta ekoizleak eta, besteak beste, Liam Neeson aktoreak jarri du narratzailearen ahotsa. Webgune ofizialean bertan aitortzen denez, filmak abentura eta drama nahasten ditu.

Trailerrari erreparatuta badirudi errealitate edo denbora ezberdinak nahasten direla luzemetraian: Batetik, Malloryk Everest lehenengo aldiz igo zuenekoa kontatzen da, baina baita Anker-ek gorpua aurkitu zuenekoa ere. Filmak badu hirugarren alderdi garrantzitsu, ordea: Dokumentala bera grabatzeko osatutako espedizioa.

Malloryk Everest benetan igo ote zuen ala ez misterioa izan da orain arte, eta esango nuke halaxe izaten jarraituko duela. Baina jakina da bere emazte Ruth Turner-en argazkia ez zutela topatu 75 urtez izoztua eta oso “egoera onean” kontserbatutako gorpuaren eta inguruko objektuen artean. Argazki hura gailurrean utziko zuela agindu zuen Malloryk.

Filma galdera bat argitzera omen dator: Benetan Mallory izan al zen Everest lehenengo aldiz igo zuen pertsona?

Ez dakit filmak argituko ote duen, baina nik bederen aukera dudan bezain pronto ikusiko dut.

Zergatik? Hor bertan dagoelako. ;)

  • http://bitacoras.com/anotaciones/national-geographic-estrena-el-sueno-mas-salvaje-la-conquista-del-everest/11391310 Bitacoras.com

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Me he enterado siguiendo un tweet de National Geographic Society. Por lo que se ve, ha producido y acaba de estrenar una película documental sobre la primera persona que se cree pisó la cima del Everest, poco antes de morir e…..

  • http://topsy.com/tokitan.tv/amets-basatiena-everesteko-konkista-national-geographic-en-estreinaldia?utm_source=pingback&utm_campaign=L2 Tweets that mention “Amets basatiena. Everesteko Konkista”, National Geographic-en estreinaldia | tokitan.tv — Topsy.com

    [...] This post was mentioned on Twitter by tokitan tv, tokitan tv. tokitan tv said: Artikulu berria: “Amets basatiena. Everesteko Konkista”, National Geographic-en estreinaldia http://tinyurl.com/269dv2b #bidaiak #abentura [...]

  • http://feedproxy.google.com/~r/sustatu/~3/AVr0TvGtAL4/1281226218 Argituko du National Geographicek Everesteko misterioa? – Sustatu.com

    [...] I"Amets basatiena. Everesteko Konkista", National Geographic-en estreinaldia (Tokitan.tv) [...]

  • http://twitter.com/negimendia Naiara Egimendia

    Itxura oso ona dauka! :-)

blog comments powered by Disqus