Tokitan.tv bideoblogean, ikusentzuleen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Bide ezberdinak daude horretarako.
Batetik, Zuen Bideoak atalean, ikusentzuleek bidalitako bideoak txertatzen ditugu. Zure txango, opor eta bidaietako bideoak blog honetan argitaratuko ditugu bidaltzen badizkiguzu!
Tokitan.tv egitasmoan parte hartzeko beste modurik ere bada, ordea. Bideoblog honetan sare sozialen indarraz jabetuta gaude. Tokitan.TVk elkarrizketa sustatu nahi du bertan argitaratzen diren edukietan, webgune honetan bertan ez ezik, baita beste ingurune batzuetan ere. “Non zaude?” izeneko atalean Twitter erabiliz nola parte har dezakezun azalduta dago, eta nahi baduzu Facebook-eko geure web orrialdeko zale ere egin zaitezke.
Gainera, iruzkinak uzterako orduan, identifikatzeko eta komunikatzeko bide ezberdinak jarri nahi ditugu zuen eskura.
Tokitan.tv bideoblogak Disqus izeneko eztabaida sistema darabil iruzkinak kudeatzeko. Tresna honi esker, webgune honetan iruzkinik utzi nahi baduzu, modu ezberdinetan identifikatu ahal izango duzu zeure burua. Feedback-a ongi etorria izango da beti!
“Modu klasikoan” zure izen edo ezizenarekin sinatu ditzakezu erantzunak. Horretarako, beharrezkoa da email bat adieraztea.
Iruzkinak Facebook erabiliz sinatzeko aukera ere badago. Iruzkinen kaxan Facebook-en logoa daukan botoiean klik egiten baduzu, sare sozial honetako zure kontuarekin erantzuteko aukera zabalduko zaizu. Gainera, Tokitan.TV blogean utzitako erantzuna Facebookeko zure perfileko egoeran agertzea ere hauta dezakezu.
Iruzkinak Twitter erabiliz sinatzeko aukera ere badago. Iruzkinen kaxan Twitter-en logoa daukan botoiean klik egiten baduzu, sare sozial honetako zure kontuarekin erantzuteko aukera zabalduko zaizu. Gainera, Tokitan.TV blogean utzitako erantzuna Twitter-eko zure perfileko egoeran agertzea ere hauta dezakezu.
Openid izeneko zerbitzua erabiliz sinatzea da beste aukera bat.






















