Time-lapse bizikleta gainean

Egunotan esperimentuak egiten ari naiz orain hilabete batzuk eskuratu nuen Gopro Hero kamerarekin.

Egoera berezietan grabatzeko prestatua dagoen kamera da: 50 metroraino barneratu daiteke urazpian, “arrai-begia” esaten zaion lentea dauka (170 graduko ikuspegia eskain dezake) eta definizio altuan grabatzen du.

Kamera hau surf irudiak grabatzeko prestatua dago bereziki. Taula gainean kokatzeko tresneria berezia dakar, baita bizikleta gainean edo buruan eramateko ere.

Ekainean Turkiara egindako bidaiean erabili nuen belaontzian. Eta urpekaritza egiten ari nintzen bitartean irudiak hartzeko oso baliagarri izan zitzaidan, besteak beste. Baina irudi horiek guztiak ikusi ahalizateko Tokitan.tv-ko bigarren denboraldia iritsi arte itxoin beharko duzue.

Surfean oraindik erabili ez dudan arren, aste honetan bertan olatu gainean ni baino askoz ere hobeto ibiltzen den lagun Urkoren taulagainean jartzeko asmoa dut, beste froga batzuk egiteko.

Baina gaur erakutsi nahi dizuedana asteburu honetan egindako esperimentua da. Nire lagun Inhar eta biok bueltaxka bat eman genuen karreterako bizikleta gainean. Tolosatik abiatu eta Araxes ibaiaren sorbururaino joan ginen, Larraun herriraino. 40 kilometro inguruko joan etorria.

Tolosatik Larrauneraino eten gabe grabatu nuen Gopro Hero kamerarekin manilarrean jarrita (ordu bete inguru). Itzuleran atzeko gurpilean kokatu nuen baina bateriak 15 minutu besterik ez zituen iraun.

Irudiak hartu eta bi minutuko bideoa bilakatu dut, time-lapse estiloan.Time-lapse teknika oso modan dago egun. Teknika honen aldaeratako bat jarraian hartutako irudiak abiadura handian proiektatzen datza.

Emaitza goian ikus dezakezuen bi minutuko bideoa da.

  • http://topsy.com/tokitan.tv/time-lapse-bizikleta-gainean?utm_source=pingback&utm_campaign=L2 Tweets that mention Time-lapse bizikleta gainean | tokitan.tv — Topsy.com

    [...] This post was mentioned on Twitter by Auggie, tokitan tv. tokitan tv said: Artikulu berria: Time-lapse bizikleta gainean http://tinyurl.com/2etemho #bidaiak #abentura [...]

  • http://bitacoras.com/anotaciones/time-lapse-sobre-la-bicicleta/11420553 Bitacoras.com

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Estos días he estado experimentando con la cámara Gopro Hero que compré hace unos pocos meses. Se trata de una cámara preparada para grabar en condiciones especiales. Se puede sumergir hasta 50 metros bajo el agua, tiene una …..

blog comments powered by Disqus