Turismoarekin zerikusia duen webgune baten administratzailea bazara, bere produktuak sustatu nahi dituen bidaia agentzia bat, ikusgarri bezain izkutua den helmuga turistiko bat ezagutarazi nahi baduzu, edo besterik gabe istorio hau babestu nahi baduzu… orduan hainbat aukera dituzu.
Lehenik eta behin, parteka dezagun!
Elkarlanean aritu gaitezkeela uste baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Bideoak ekoizten ditugu zuretzako
Tokitan.tv transmedia ekoiztetxe bat da, eta turismoari lotutako komunikazioaren arloan egiten du lan batez ere. Geure zerbitzuen artean azpimarragarriena eskariz egindako bideoen ekoizpena da. Gaur egun, ikusentzunezko komunikazioak berebiziko indarra dauka. Helmuga turistikoak, naturguneetako ekintzen enpresak, hotelak, ikuskizunak… sustatu nahi badituzu, eskatu iezaguzu bideo bat. Atsegin handiz grabatu eta editatuko dugu. berezko estiloarekin, jakina.
Ekitaldien estaldura informatiboa
Ekimen bat antolatzeko asmotan bazabiltza, eta horren berri eman nahi baduzu Internet bidezko telebista propioa sortuz… ez egon hedabideen zain, egin ezazu zuk zeuk! Zuzeneko bideo emisioak egiten ditugu, sare sozialetan bertatik bertara zabaltzen dugu informazioa, artikuluak idatzen ditugu eta hedabideekiko harremanak kudeatzen ditugu.
Idatzizko erreportajeak
Ikusentzunezko lengoaia ez ezik, idatzia ere maite dugu. Artikuluak, gidoiak, erreportajeak, elkarrizketak…
Webguneak eta bideoblogak eraikitzen ditugu
Blogak, bideoblogak eta hedabide sozialak dira geure espezialitatea. Komunikazio, diseinu eta web garapenean lanean ari den profesional talde freelance batekin lan egiten dugu orpoz-orpo. Eskaiguzu aurrekontua.
Sare sozialak kudeatzen ditugu
Zure enpresa edo zerbitzuak sare sozialetan egon behar duela entzun duzu, Twitterren eta Facebooken. Baina garrantzitsuena ez da egotea, nola eta zertarako egotea baizik. Sare sozialen aholkularitza eta kudeaketa integrala eskaintzen dugu.
Kontratatu iragarkiak geure webgunean
Eskatu tarifak eta iragarki formatuak. Zure kanpainaren txosten osatua bidaliko dizugu.
Tokitan.tv-ko bideoen babesle bilaka zaitez
Patrozinatzaile bilakatzeko modu ezberdinak daude. Grafismoa, “product placement”. Galdetu eta gustora bidaliko dizugu informazio gehiago.
Sustatu ezazu leku, ekimen edo jardunaldi bat
Zure proposamenak hurrengo kapituluetan leku izan ote dezakeen aztertuko dugu.


















