Blogariak bidean

“Blogariak bidean” apirilaren 8an Bartzelonan ospatu den Travel Bloggers Meeting bilkuraren harira Tokitan.tv-k ekoitzitako bideo interaktibo bat da. Blogari-bidaiarien eskutik munduan zehar bidaiatzeko gonbidapena da: Japonia, Laos, India, Finlandia, Txina, Herbehereak, Alemania, Venezuela, Peru, Argentina, Kolonbia, Mexiko… Aukeratu ezazu helmuga bat!

+ info

Click on closed caption for subtitles

geo_mashup_map

La Calahorra

Tokitan.tv-k “iraupen luzeko” bigarren bidaiari ekingo dio. Oraingoan errepidez egingo dugu, Gipuzkoan hasi eta Marokoraino, Andaluziatik igaro ostean. Asilah nahiz Rabat bisitatuko ditugu eta haxixaren ekoizpen teknika ikusiko dugu. Gainera, Almerian urpekaritza egingo dugu eta Cadizen bela arina. Honakoa lehenengo kapitulua duzue, Donostiatik abiatu, Madrildik igaro eta Almeriarako bidean La Calahorrako gaztelua (Granada) bisitatu genuenekoa.

+ info

Click on closed caption for subtitles

geo_mashup_map

Cuta Baxa

Elurtutako Pirinioetan gailur bat egiteko garaia iritsi zaigu gaur: Cuta Baxa du izena, 2.062 metro ditu eta Gabaseko Mendizerrako tontor mendebaldarrena da. Gabarditoko aterpean hasiko dugu ibilbidea GR 11.1 bidean barrena, Hechoko bailaran. Bisaurin mendia albo batera utzi ostean, Dios Tesalveko ordekan ekingo diogu azken igoerari. Bide batez, alboan dagoen Punta de la Cuta ere zapalduko dugu (2.012 metro).

+ info

Click on closed caption for subtitles

geo_mashup_map

Bidaiak

Txangoak

Zuen bideoak

Musika