Etorkinak, halabeharrez bidaiari

Artikulu hau momentuz gazteaniaz bakarrik dago eskuragarri.

Evento Nomaders Extremadura 2011: Monfrague 4X4

Joan den asteburuan Evento Nomaders berri bat ospatu da, Extremaduran.

Beste behin ere, Tokitan.tv bertan egon da Web Telebista ofizial lanetan.

Hainbat orduko irudiak grabatu ditut, beste zenbait jardueraren inguruan. Orain, material guztia txukundu eta editatzeko garaia da.

Lanak bukatzeko egun batzuk beharko ditudanez, eta usaina hartzen hasteko, aldez aurretik bonus track bat prestatzea otu zait.

Oso-osorik grabatu dut Gopro Hero kamera batekin, Monfragueko Parke Nazionalaren inguruan egindako 4×4 ibilbidean. Pilotuak Monfrague Vivokoak dira.

Ondoren etorriko diren bideoetan ikusi ahal izango denaren zati txiki bat besterik ez da.

Nire bidailagunei dedikatua: Jesús, José Ramón, Victor Manuel, Carmen, Txema, Ana, Quique, Sonia, José Luis, Iker, Alberto (Zumito), Judith eta Isaac, Turismo de Extremadurakoa.

Gustatuko zaizuelakoan!

Tokitan-en abenturak komikian: Bidaia Erdiko Lurraldera

Tokitan.tv-ren lehenengo denboraldia erdibidera iritsi da eta, ospatzeko, ekimen berri bat abiatzea erabaki dugu: “Tokitan-en abenturak”. Web telebista honek transmedia izaera izan dezan egiten ari garen ahaleginean, hemendik aurrera bideoetan kontatzen diren istorioak dimentsio berri batera eramango ditugu: Komikia.

“Tokitan-en abenturak” geure bideoetatik ateratako irudiekin osatutako komikia da. Istorioa geure bideobloga elikatzen duten bideoetan oinarrituta dagoen arren, komikian kontatzen dena istorio independentea da, fikziozko generoan koka daitekeena.

Alegia, komikiak bere garapen narratibo propioa dauka eta Tokitan.tv-ko bideoak kontuan izan gabe irakur daiteke. Hala ere, egitasmo globalaren osagarri ere badenez, istorioaren alderdi guztiak ulertzeko web telebista hau osatzen duten alderdi guztietan murgiltzea da modurik onena.

Sortu dugun lehenengo komikiak “Bidaia Erdiko Lurraldera” du izenburu. Izan ere, oraingoan, Tokitan.tv J.R.R. Tolkienek sortutako alegiazko mundura abiatuko baita. Geure asmoa entrega berriak argitarauz istorio hau osatzen joatea da, Tokitan webgunean bidaien inguruko bideo berriak argitaratu ahala.

Lehenengo entrega honetan istorioa umore apur batekin kontatzen saiatu gara. Bertan, Erdiko Lurraldeko paisaiak, izakiak eta pertsonaiak aurkituko dituzue. Jakina, guztiak Tokitan.tv-ren ikuspegi berezitik irudikatuak.

Bereziki eskertu nahi diot Fotonazos blogeko Jesus Perez Pachecori emandako laguntza, bere lana egitasmo berri honen inspirazio iturri izan baita.

Mendiexpo 2010: Mendia, eskia, abentura eta bidaia azoka

2010eko urriaren 30etik azaroaren lehenera arte, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokak (FICOBA) mendia, eskia, abentura eta bidaien inguruko Mendiexpo azoka antolatu zuen Irunen.

Tokitan.tv jardunaldi haietan izan zen ikus-entzuneko erreportaje bat grabatzeko. Bideoan ondoko enpresa eta instituzioek eskainitako elkarrizketak ikusi eta entzuteko aukera izango duzue. Elkarrizketak euskaraz nahiz gaztelaniaz daude.

Zalantzarik gabe, guztiek eskaintzen dituzte naturaz eta abenturaz oso modu ezberdinetan gozatzeko aukeraparegabeak.